
Otsaila bukaeran, Madrileko Juan Carlos I unibertsitatean egingo diren “Jornada de Salud Mental” jardunaldietan egongo dira irailean Errespalditza esperientzian parte hartu zuten Arizmendi Ikastolako lau ikasle. Datorren asteazkenean, otsailaren 25ean, izango dira jardunaldiak, eta gure ikasleek bosna minutuz hitz egingo dute bizi izandakoaren gainean. Proiektuan partaide izan ziren bi ikasleren amek ere hitz egingo dute eta baita ikastolan proiektua gidatu duen Eli Mendia orientatzaile eta psikologoak ere. Errespalditzako esperientziari lotuta ikerketa kualitatibo bat egiten ari dira.