BERRIAK

Erizaintza Zaintza Osagarrietako ikasleak Iturbide egoitzan izan ziren

Arrasateko pertsona nagusien astearen programaren baitan, Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketako Erizaintza Zaintza Osagarrietako zikloko ikasleek Iturbide egoitza bisitatu genuen pasa de ostegunean Sasoibideko kideekin batera. Solasaldi interesgarriak izan genituen egoiliarrekin, eta bingoan jolasten aritu ginen.

Esperientzia polita izan zen, errepikatzeko modukoa! 

Lerro hauen bitartez eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu Sasoibide eta Iturbide Egoitzari, eman ziguten aukeragatik. Irudiak.

Testua: Lanbide Heziketako taldea.

Mondraberrin argitaratutako albistea, hemen.