BERRIAK

Zazpigarrenez, Erizaintza laguntzaileak, gaur
erizaintzako jardunaldiak

Zazpigarrenez antolatuko ditu Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketak Erizaintza laguntzaileak, gaur jardunaldiak, eta aurtengoan, Garuneko kalte hartua, bizimodu berri baten hasiera gaia jorratu da.

Martxoaren 24an egingo dira jardunaldiok, ohi bezala, Kulturaten, eta bertan zazpi hizlari izango dira: errehabilitazio medikuak, logopedak, neuropsikologoak… Aurreko urteetan bezala, bi atal izango ditu jardunaldiak: goizez hitzaldien txanda izango da eta arratsaldez, tailerrak. Izena emateko epea martxoaren 20a da, ostirala. Interesa duenak Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketaren webgunean (www.arizmendipro.eu) egin dezake edo helbide honetan: lanbide@arizmendi.ikastola.net. Telefonoz egin nahi izanez gero, 943 772025 (luzapena, 4322).

Informazio gehiago: www.arizmendipro.eu