BERRIAK

Erizaintza eta TAFYDeko ikasleak Hegalak zabalik fundaziora bisita

Aurreko eguenean, urriaren 26an, Lanbide Heziketako erizaintza eta TAFYDeko  bigarren mailako ikasleak Donostiara joan ziren Hegalak Zabalik fundazioa ezagutzeko asmoz. Fundazio horrek dibertsitate funtzionala duten pertsonen bizi kalitatea hobetzea du helburu jarduera fisikoaren eta kirolaren bidez. Bisitan ikusi zutenez, instalazioak egokituta dituzte aniztasun funtzionala dutenek inolako trabarik izan ez dezaten. Gainera, aukera aprobetxatu zuten denek elkarrekin jarduera fisikoa egiteko. Argazkiak.