
Matrikulazioko lehenengo astean, ikastolak ateak ireki dizkie familiei ikastolako hezkuntza eredua, espazioak, egunerokotasuna… ezagutzera emateko. Beti talde txikietan, familia ugari hurbildu dira ikastolara. Hurrengo asterako ere ate irekien hainbat jardunaldi antolatu daude.
Matrikulazio kanpainaren barruan egin diren ekintzen artean, Gaztelupeko DBH 1ekoek LH 6ko guraso eta ikasleei BATU proiektua aurkeztu ez ezik, esperimentatzeko aukera ere eman diete. Gurasoekin egin diren ate-irekietan, ikasle paperean jarri dituzte gurasoak galdera bati erantzuten “Nola lagun diezaioket nire seme-alabari LHtik DBHrako transizioan?” Talde txikietan Ikastolaren eraldaketaren arrazoiak, helburuak, pertsona eredua eta BATUn biziko dituzte Ikaskuntza Esperientzia Motak ezagutu dituzte eta baita simulatu ere. Gurasoen irakasle lanetan aurten DBH 1en eraldaketa proiektua esperimentatzen ari diren ikasle eta tutoreak aritu dira. Argazkiak.
Ikasleekin ere, antzerako proiektutxoa egin dute. LH 6ko gune eta geletara joan dira Gaztelupekoak eta DBHn egingo dutena ezagutu dezaten, ondorengo erronka jarri diete: “Nola irudikatzen dugu DBH 1eko egun bat gure gurasoei azaltzeko?” Argazkiak.