BERRIAK

Eraldaketa eta berrikuntza pedagogikoan formazio saioak

Xabier Aragayk, Pepe Menéndezek eta Alba Ayneto izan dira aste honetan Otaloran bi eguneko formazio saioa ematen. Reimagine Education Lab izeneko aholkularitza enpresatik etorritako adituak dira. Hauek sakoneko eraldaketa pedagogikoak aurrera eraman nahi dituzten erakundeei aholkularitza eskaintzen diete.

Xabier Aragay da Reimagine Education Lab enpresako zuzendaria. 25 urte baino gehiagoko esperientzia du eraldaketa eta berrikuntza pedagogikoan. Horitzó2020 proiektuaren bultzatzailea eta sortzailea, besteak beste.

Ikastaroan Arizmendiko zuzendaritza orokorreko zein berrikuntzarako zuzendaritza pedagogikoan ari diren lankideak egon dira.

Formazioa honen helburua Arizmendi ikastolak ibilbidean zehar garatu nahi dituen pertsonaren profila definitzea, eta hori lortzeko bidea garatzea eta ebaluatu ahal izateko inpaktuak zehaztea da. Argazkiak.