BERRIAK

Enpresaren Azoka 2018

Bai Euskarari Elkarteak antolaturiko Enpresarean Azokaren laugarren edizioak pertsonak, digitalizazioa eta transformazioaren erronka izango ditu hizpide, urriaren 25ean Orona Ideon (Hernani).

Jardunaldia 8:30etatik 14:30etara izango da, askotariko hitzaldiak eta solasaldiak jasoko dituen egitarauarekin. Bertaratzeko interesa duenak ondorengo galdetegia bete beharko du: https://goo.gl/forms/ilkN0fdAdcrhk9Xa2

Etorkizuneko eraldaketaren paradigma aurrean izanik, euskal gizartearen lehiakortasunerako eta ongizaterako erronkak aztertuko dira; horiekin batera, teknologia, errobotizazioa, eraldaketa digitala eta etorkizuneko lanak bezalako gaiak izango dira eztabaidagai, enpresa, formazio eta ingurune digitaleko adituen eskutik, euskaratik eta euskaraz.

Bestalde, aurreko edizioetan bezala, ekintzaileei zuzenduriko “Arin-Arin” saioa egongo da. Parte-hartzaileek haien ideiak edo proiektuak hiru minututan azaldu beharko dituzte, arin eta labur. Parte hartu nahi duenak ondorengo galdetegia bete beharko du: https://goo.gl/forms/J1nMSJ5PRkcMNoz43