BERRIAK

EMUN eta Txatxilipurdi, ZUAZ proiektua aurkezten

Aste honetan Emun eta Txatxilipurdiko kide bana Gaztelupeko DBHko hirugarren eta laugarren mailako ikasleekin izan dira. Ordubeteko saioan aniztasunarekin lotutako formulategi bat landu zuten eta, ondoren, ZUAZ proiektua azaldu zieten. Proiektu honen bitartez, euren asmoa da urtarriletik aurrera, era guztietako aniztasunak ardatz izanda, Arrasaten talde bat martxan jartzea.