BERRIAK

Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako Nazioarteko eguna

Datorren azaroaren 25ean emakumearen indarkeriaren aurkako Nazioarteko eguna ospatuko da. Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako sinboloa puntu lila izanik, sinbolo hau publikoki erakusteko deialdia egin da. Puntu lilak berarekin dakar, emakume eta gizonen arteko berdintasun eza oinarri duen era honetako indarkeriaren kontrako konpromiso aktiboa. 

Arizmendi Ikastolak ekimerarekin bat egingo du. Eta komunitate osoa bertan parte hartzera animatzen dugu, hilabete honetan zehar puntu lilaren erabilera eginez mezuetan, webguneetan, sare sozialetan, eta bururatzen zaizuen leku guztietan!

Puntu lila eskuratzeko, sakatu hemen.