BERRIAK

Emakumeen eta gizonen berdintasunarekiko ikastolaren konpromisoa

Arizmendi Ikastolak berdintasunaren alde egin duen hautua sendoa izan da beti. Aurten “Berdintasun Plana” abian jarri du horretarako bere idatzizko konpromisoa agertuz. Gogoratu azaroaren 25ean izango da  “Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna”. Aurtengo kanpainaren leloa “Entzunez gero, ikusiko duzu” da eta genero bortizkeria pairatu duten emakumezkoen adierazpen gordinak jasotzen ditu. Deskargatu puntu lila eta kolaboratu genero bortizkeria ikustarazten!