
Zientziaren izaera androzentrikoak, emakume eta neska zientzialariak itzalean mantendu ditu. Hori dela eta, zientzian ere berdintasuna lortzeko asmoz, Nazio Batuen Batzar Nagusiak otsailaren 11 “Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna” izendatzea erabaki zuen, 2016a geroztik. Datu esanguratsu gutxi entzun ditugun arren, zientzian emakume eta neskek, berdintasunera iristeko bide luzea dute aurretik. 1901etik 18 emakumek besterik ez dute Nobel Saria eskuratu, gizonezkoek, aldiz, 581 Nobel Sari.
Egun honen bueltan, Fagor Automationeko Berdintasun Batzordeko kideek Arizmendi Ikastolako DBH4 ko neskak bertara gonbidatu zituzten. 45 bat neska izan ziren Gaztelupetik Fagor Automationera joan zirenak. Zientzia eta Teknologiaren mundura gerturatu, estereotipoen lanketa egin eta bertako emakumezko langileen eskutik, egiten duten lana ezagutzeko aukera izan zuten bertan.
Bestalde, Gaztelupeko batxilergoko ikasleek Ikerlaneko Ane Irazusta ikerlariaren bisita izan zuten. Anek bere ibilbidea eta ikerketa arloko esperientzia partekatu zuen ikasleekin.
Gora emakume zientzialariak! Argazkiak.