BERRIAK

Elkartasuna Caritaserako eta buruko gaisotasunak dituzten lagun berrientzat

Gaztelupeko 4.DBHko Dibertsiko ikasleak ikasturte honetan garatzen ari diren bigarren tallerrean, batetik, HHko eta LHko hiru gunetan jostailu eta ipuinen jasoketa egin dute. Jasotako jostailuak eta ipuinak Caritasera eraman dituzte. Agurne Juldain, bertako arduradunaren eskutik Caritas zer den eta bertan egiten dituzten guztiak ezagutzeko aukera izan dute gazteek. Ikasleek han egiten dituztenekiko interes handia azaltzeaz gain, datozen asteetan Caritasekin elkarlanean aritzeko gogoa ere adierazi dute,

Bestetik, Gaztelupen, liburu eta mahai-jokoak jaso  dituzte. Jasotako gehienak Caritasera eraman badituzte ere, mahai-joko batzuk laster ezagutuko dituzten lagun berri batzuei oparitzeko gorde dituzte, izan ere, martxoaren 18an Donostiako Tabakaleran gaisotasun mentalak dituzten pertsonekin hitzordua daukate Dibertsiko ikasleek. Buruko gaisotasunak zer diren eta horiek pairatzen dituzten pertsonek egungo gizartean nola aurre egiten dioten jakiteko aukera aukiko dute. AGIFESeko  (Buru Osasun Arazoa Duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkartea) lagunekin egun pasa bat egingo dute. Mahai jokoak aitzaki hartuta, elkarrekin jokatuz, elkar ezagutu eta batzuen eta besteen bizipenak konpartitzea dute helburu. Primerako aukera Dibertsiko ikasleek aukiko dutena!

Argazkiak.