BERRIAK

Elkartasun tonbola San Migeletan

“Badator, badator… Hazten Gaitu, Hazten Dugu elkartasun tonbola! Martxoan sagarrondoz sagarrondo  Leintz Bailaratik Baionara iritsi ginen, Arizmendi ikastolatik Bernat Etxepare lizeora. 

Eta orain ere berriz iritsi nahi dugu, eta tonbola mundiala antolatu dugu, sariak seguru, eta sari ederrak gainera! Euskara, ikastola, lurrari atxikita, lurra atxikitzen duena zaintzen, lantzen duguna partekatzeko, kosk egiteko, zukua ateratze! Landa dezagun euskararen sagartzea!”

Hau da Basabeazpitik jaso dugun gonbidapena. Ostiralean, irailak 28, San Migel bezpera, Durana kaleko Pagaldai lurrindegi ondoan egongo dira, arratsaldeko 5.30etatik aurrera.