BERRIAK

Elkarbizitzarako ikasle batzordeak martxan

Pasa den astean elkartu ziren DBHko gela guztietako ordezkariak “Elkarbizitzarako ikasle batzordea” eratzeko. Ikaslez eta irakaslez eratutako talde horrek lan oso inportantea izango du DBHn egunerokotasunean sortzen diren arazoak ┬ákudeatzeko eta antolatzeko orduan.

Talde honetako partaideak izango dira arazoei irtenbidea topatzen saiatuko direnak. Funtzionamendurako hainbat neurri ere elkarrekin eztabaidatu eta adostuko dituzte. Aukera asko dauzkate haien esku. Ea etekina ateratzen asmatzen duten.