BERRIAK

Elkar Ilustrazio eta Ipuin lehiaketan 1. saria

Leire Toledano, Gaztelupeko DBH 3ko ikasleak, Elkar Ilustrazio eta Ipuin lehiaketako Komikia edo Bineta atalean 1. saria lortu du. Lehiaketa honek haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea du helburu. Hiru modalitate daude: ipuinak, ilustrazioak eta komikiak edo binetak. Sari moduan tableta, jolas hezitzaile sorta ederra eta 70 eurotako opari txartela jaso du. Zorionak Leire!!