
Eskola Kirola Komunitatea eta Osasuna da EKKO siglaren baitan dagoena, eta
UDA Kirol elkartea eta San Juan de Dios ospitala dira sortzaile eta sustatzaileak. Egitasmo honen helburua ikasleei trebezia sozialak garatzen laguntzea da, besteak beste, etorkizunean gehiegizko kontsumoaren aurrean erabakiak egoki har ditzaten. Bada, azaroan hasi eta maiatza bitartean astero ordubeteko saioak izango dituzte BATU LHko ikasle guztiek, horretarako propio prestatu diren dinamizatzaileekin. Orain hilabete abiatu zen egitasmoa herrietan eskolaz kanpoko jarduerekin. Gurasoentzat ere mahai-inguruak antolatuko dira. Lehenengoa urtarrilaren bueltan. Irudiak.
Testua: Almeneko taldea.