
Joan zen larunbatean, apirilaren 2an, Autismoaren Nazioarteko Eguna ospatu zen. Egun berezia aldarrikatzeko, ostiralean urdinez margotu genuen gure ikastola; izan ere, guneetan ekintza ugari antolatu genituen #mareaurdina ekimenarekin bat eginez.
Jarraian guneetan antolatu ziren ekintzak irudietan:
- Umezaintza (argazkiak eta bideoa)
- Gazteluondo
- Jose Arana
Gizarte solidarioago baten alde, aukera berdintasuna bermatu, aniztasuna eta inklusioa bultzatu eta errespetatzeko konpromisoa daukagulako. Gure ikastolan inklusioaren alde bizi den gizarte bat aldarrikatu nahi dugulako!