BERRIAK

Ekintza bereziak, Torrebasoko igoera eta jubilatuei agurra Almenen

Almen gunean ikasturteari amaiera emateko egun berezia antolatu zuten atzo. Alde batetik, LHkoak jolas, musika eta dantza giroan murgildu ziren goizean; DBHkoek, berriz, elkarrekin gosaldu eta urtearen errepasoa egin zuten, eta goiz erdian, LH1-DBH4koek, binaka hankak lotuta, futbol partidua jokatu zuten. Goizari amaiera emateko, Torrebasora igo ziren guztiak.

Ostean, aurten erretiroa hartuko duten lankideei omenalditxoa egiteko aprobetxatu zuten. IZENeko Juan Arbulu eta GURAko Mari Karmen Aranburuk irakasle gisa eman zuten azken eguna izan baitzen atzokoa. Mila esker, biei ala biei, hainbat urtetan egindako lanagatik! Argazkiak.