BERRIAK

“EKI Arizmendi Ikastolan” bideoa
EKI bideoa

EKI Arizmendi Ikastolan bideoa egin da guraso, ikasle eta irakasle berrientzat.
Arizmendi Ikastolak lau urte daramatza DBHn EKI egitasmoarekin. Ikastolen Elkartearen egitasmoa da EKI, eta Arizmendi ikastolak horren aldeko hautua egin zuen Konfiantzaren Pedagogiaren markoari egoki erantzuten diolako, izan ere, ikasleek konpetentziak lantzen dituzte eta bizitzako egoera errealetarako prestatzen dira. Lanketa euskarri digitalean egiten da. Orain bideo bat egin da ikasle, irakasle eta guraso berriei horren berri emateko. MUko IKOko ikasleek egin dute gradu amaierako lanerako, ikastolako profesional, ikasle eta irakasleen laguntzarekin.