BERRIAK

EIEko Neguko katalogoa prest!

Ikastolen Elkarteak, aurtengoan ere, material anitza sortu eta argitaratu du Gabon garaiari begira, hala nola, CD-ROMak, panpinak, ipuinak, puzzleak, mahai jokoak… Guk, ikastolako kide izateagatik, saltokietan baino merkeago erosi ahal izango dugu, % 5eko beherapenarekin. Eskaintza osoa ikusteko, Ikaselkarren, eta eskaerak egiteko, gure webgunean (nahi izanez gero, idazkaritzara bertaratuta ere bai). Eskatutakoa ikastolan bertan jasoko da, eta kobratzea urtarrilaren 5ean egingo da kontu korrontetik. Eskatzeko epea: abenduaren 1ean amaituko da.