BERRIAK

“EhKO Herria” PROIari amaiera emateko aurkezpenak adituei

Aste batzutan gogor lan egin eta gero, DBH1eko ikasleek bukatu dute ikasturteko laugarren proiektua. Iraunkotasunaren gaiari heldu diote oraingoan. Gaiaren inguruan ikertu eta gero, Eskoriatza eta Aretxabaletako kaleetan galdetegiak egin eta herrien egoeraren diagnostikoa egin zuten. Baita zenbait arazo konpontzeko irtenbideen prototipoak diseinatu ere. Aste honetan, beraz, proiektu horien aurkezpena egin zuten ikasleek Almeneko IDZn. Aurkezpenak entzuten batxilergoko irakaslea den Xabier Aranzabal (formazioz injenierua), Jokin Mujika (ikastolako guraso ohia eta Ikerlaneko kide-ohia) eta Iker Agirre (Debagoiena 2030 ekimeneko kidea) egon ziren. Aditu gisa jardun zuten hiruren prototipoak baloratzen.

Argazkiak.