BERRIAK

Eguraldi onarekin, kanpo eremuak martxan

Almen gunearen indarguneetako bat da kanpo eremu apartak izatearena. Aurten, gainera, kanpoan maiz jarduteko helburua jarri dute. Horrela, bada, eguraldi ona dagoen egunetan kanpo eremuak bor-bor egoten dira. Jarduera anitzak ikusi ahal izan dituzte: ipuin kontaketak, irakurketa, bizikidetza zein eztabaida saioak, jolasak, kirol-saioak, ordenagailuak hartuta bakarka lanean… Ea neguak horrela jarduteko aukera asko ematen dituen! Argazkiak.