BERRIAK

“Egunean Behin” otsailak 3tik 9ra asteko irabazlea

Otsailaren 3tik 9rako astean Mikel Egigurenek, Gaztelupeko irakasleak, bildu du puntu gehien “Egunean behin” jokoan. Saria, Donostiako Nineu jatetxean bi lagunentzat dastatze menua. Bestalde, Oihan Loitik, Libe Argoitiak eta Uxue Sampedrok, Gaztelupeko batxiko ikasleek,  AEDko Ttak gazte taldeak “Egunean behin” jokoaren Arrasateko taldearen aurkezpena egin zuten Goienan. Saria lortzeko Mikel Egigurenek emandako sekretoak jakin nahi dituzue? 

Mikelek esan digunez ”Irabaztea oso pozgarria izan da eta bertan nire sekretoa hau da: zati handiena euskal kultura eta euskal munduaren ezagutza, beste zati bat irakurtzeko zaletasuna, beste bat memoristikoa, zortea ere zati inportantea da eta azkenik bizkor ibiltzea erantzunetan!”. Zorionak Mikel!! 

CodeSyntax enpresak sortutako “Egunean Behin” mugikorrerako trivial estiloko aplikazioa euskara bultzatzeko ekimen oso interesgarria bihurtu da eta duela gutxi Argiaren Internet Saria irabazi du. Joan den urtearen amaieran 60.000 parte-hartzaile izan zituen aplikazioak eta Arrasateko taldean ia 600 daude dagoeneko. Animatu eta parte hartu!!