BERRIAK

Eguenean, selektibitatearen emaitzak
Ikasleak selektibitatean

Aurreko astean egin zituzten batxilergoko ikasleek Unibertsitaterako Sarbiderako Ebaluazio probak (USE). Guretik 97 ikasle aurkeztu ziren (Gaztelupetik, 59 eta Almenetik, 38). Aurten hainbat berrikuntza izan dituzte. Horietako bat, ikasgaien ordena. Orain artean, lehengo azterketa Lengua Castellana y Literatura izan da (ikasleei gogorra egiten zaiena), eta aurten Euskal Hizkuntza eta Literaturarekin hasi dira. Horregatik, aurtengo hasiera “lasaiagoa” izan zen. Bestalde eta EHUn, aurrerantzean hiru hizkuntzen notak ere kontuan hartuko dira Onarpen faseko emaitzan, graduen arabera. Edonola ere euskararen kasuan gradu guztietarako. Azken urteotan bezala, ikasleek Sarbide faseko bost ikasgaiez gain, Onarpen fasean 1, 2, 3 edo 4 ikasgairen azterketak egin ahal izan zituzten, hala nahi edo behar izan dutenek. Eguen honetan, hilak 15, jakingo ditugu emaitzak.