Almenen ere ospatu dute KiVa Eguna asteon. Horretarako, Lehen Hezkuntzako guztiak aretoan bildu ziren, eta seigarren mailako ikasleek KIVA manifestua irakurri zuten. Ondoren, kanta entzun eta kiroldegira joan ziren logoa irudikatzera. Horretarako ikasle bakoitzak etxetik logoaren koloreren bat duen kamiseta ekarri zuen: gorri, berde, urdin edo laranja. Eguna ospatuta, orain, gelan jarraituko dute lanketa. Argazkiak.