BERRIAK

Eguaztenean, batxilergoko bigarren mailakoen agurra

Dagoeneko bukatu dute ikasturtea batxilergoko bigarren mailako ikasleek. Eta hori ospatzeko eguaztenean egin zuten ohiko agur bazkaria, bai Almenen bai Gaztelupen ere. Ederto pasatu zuten ospakizunean, irakasle eta ikasleek elkarrekin. Bertsoak, musika ekitaldiak, emozioak, oroitzapenak…. Gaztelupeko ikasleek opari ederra egin zieten irakasleei, hitz hauekin! irakasleek ikasleei, berriz, bideo honekin. Almeneko ikasle eta irakasleen jarduna blogean jasota dugu, testu, bideo eta argazki eta guzti. Ikasleek orain, egun batzuetan atsedena hartu ondoren, azken txanpan sartuko dira selektibitatea prestatzeko.