BERRIAK

Gaztelupeko familiarizazioan fokua ingurunean

Aurreko ikasturtean ikasle berrien eta beraien arteko harremanetan jarri zuten fokua Gaztelupen. Aurtengoan, ikasleek hala eskatuta, fokua ingurunean jartzea erabaki dute. Gelak margotu, pasilorako altzariak eta apaingarriak sortu eta patinetean datozenentzat parkinga prestatu dute, besteak beste.

Horrekin batera, DBHra etorri diren ikaskide berriei gunea ezagutzeko bisita gidatua eskaintzeaz gain, elkar ezagutzeko jolasak ere antolatu dizkiete.

DBH 2ko gaztetxoak, tutore-bidelagunekin batera brotxa, eskailera eta margoa hartu eta euren espazioa eraldatzen aritu dira lehen aste honetan.

Gaztelupeko DBHko 3. eta 4. mailakoek ere hainbat ekintza egin dituzte ikasleei ongietorri emateko. Batzuk Zaldibarreko frontoira joan dira zelai errea jolasa eta sokatiran aritzeko.

Hau hasi besterik ez da egin! Ikasle finak eta proposamenez beteak ditugu eta!
Argazkiak