BERRIAK

Egiptoren inguruko PROIa Umezaintzan

Umezaintza guneko HH 5 urtekoak, Egiptoren inguruko PROIa lantzen ibili dira aste hauetan. Taldeko ikasle bat Egipton dago oporretan eta honen ondorioz, jakingura sortu zitzaien Umezaintzako haurrei; “Nolakoa izango da Egipto?”, “Zer egongo da han?” galderari jarraituz, ikerketa eta gozamen lanari ekin diote.

Galdera hauei erantzuna eman ondoren, Egiptorekin lotutako hainbat ekintza gauzatu zituzten; Arrasateko liburutegia bisitatu zuten eta papiroak eta piramideak sortu zituzten, besteak beste.

Gozamen eta ikasketaz betetako bizipenak bizi izan dituztela jakin izan dugu! Argazkiak.