BERRIAK

Egin KLIKA eta izan KORRIKA LAGUNTZAILEA!!

21. KORRIKAk jasoko duen dirua Euskal Herri osoko bere euskaltegiak laguntzeko erabiliko du AEK-k. KORRIKA Laguntzaileak KORRIKAren zutabe nagusietako bat dira. Aurten ere laguntza bera eskatzera datoz, 21. KORRIKAren KORRIKA LAGUNTZAILEA izatea. 

12 euroren truke, garrantzitsuena lortuko duzu: AEKren euskaltegiei laguntzea. Horrez gain, edizio honetako pina, txartela eta hori erabiltzeko deskontuen katalogoa jasoko duzu,  baita zozketa erakargarrietan parte hartzeko aukera ere. Eta, batik bat, 12 euro emanez, KORRIKA LAGUNTZAILEA izango zara. Horretarako inprimaki hau bete eta Ferixalekua, Almen, Arimazubi (goizez), Gazteluondo (arratsaldez) edo Gaztelupeko idazkaritzetara eraman dezakezu. Bestela, korrika.eus atarian egin zaitezke korrika laguntzaile!

Izan zaitez KORRIKA laguntzaile eta gozatu bideaz!