BERRIAK

Edorta Aiastui tronpeta irakaslearen saioa Arimazubin

Arimazubiko lehenengo eta bigarren mailako ikasleek bertako aita eta tronpeta irakaslea den Edorta Aiastuiren bisita izan berri dute. Bigarren mailako Unai Gartzia ikaslea tronpeta ikasten ari da berarekin Arrasateko Musika Eskolan, eta bien eskutik tronpeta jotzeko oinarrizko teknika irakatsi zieten ikasleei. Ondoren, erritmo biziz, lau kanta eskaini zituen Unaik. Bukatzeko, erraza izan ez arren, tronpeta bati soinua ateratzeko gai izan zen ikasle bat baino gehiago. Argazkiak eta bideoa.