
Joan zen astean ebaluazioaren inguruko sakontze ikastaroa antolatu genuen Gaztelupe guneko aretoan. Amaia Antero eta June Anduaga lankideak izan ziren formakuntza gidatu zutenak. Saio hauen abiapuntua, ebaluazio ikuspegia ebaluazio hezigarrirantz eraldatzen hastea izan zen. Arrakasta irizpideak, aldiz, ebaluazio hezigarriak dakartzan aldaketak ulertzea, eta hauek norbere ikastolara eramateko tresnen erabilera irudikatzea.
Ikastaro honetan ikastola ezberdinetako 26 profesionalek parte hartu zuten. Gehienak Arizmendiko egitasmo pedagogiko ezberdinetako irakasleak. Eta horiez gain, 7KPko beste ikastoletako 6 lagun eta Euskal Herriko Ikastolen elkarteko beste bi pertsona. Argazkiak.