BERRIAK

Ebaluazio ezigarriaren formazio saioak gurasoentzat

Azken bi aste hauetan TRE-BATUren bi informazio-saio egin dira gurasoei zuzenduta. Saioak Almen eta Gaztelupen egin dira eta Pedagogia Berrikuntza taldeko June Anduagak eta Jaione Uriartek zuzendu dituzte. Helburua datorren ikasturtean ezarriko den BATU proiektuaren esperimentazioan ebaluazioa nola gauzatuko den azaltzea izan da. 

Batez ere, PROIektuen ebaluazio hezigarria iada martxan jarri duela Arizmendi ikastolak eta ebaluazio hezigarri hori zertan datzan eta nola ikusiko duten islatuta ebaluazio txostenean azaldu dute. Pedagogia Berrikuntza taldearentzat garrantzitsua da “Ametsak betetzeko daudelako” liburuko paradigma aldaketa horrekin koherentea den ebaluazio planteamendu bat aurrera eramatea. Eraldaketa-prozesu honen helburua pertsona eredua garatzen laguntzea da, edukiak eta konpetentziak bitarteko. Guzti hau lortzeko, beste hainbat ikaskuntza eremuetan ere berrikuntzak txertatzen ari dira, baita ebaluazio hezigarrian ere. Horretarako, gainera, berrikuntzak sartzen ari dira beste ikaskuntza-esparru batzuetan eta ebaluazio ezigarrian. Argazkiak.