BERRIAK

Drogomenpekotasunaren prebentzio plana

Droga-menpekotasunaren prebentzio planean Gaztelupeko guraso eta irakasleentzat saioa egin dute San Juan de Dios ospitalekoekin. Arrasateko udala, San Juan de Dios eta herriko ikastetxeen arteko elkarlanean, martxan jarri da @RRASATE proiektu psiko-edukatiboa.

Droga-menpekotasunaren prebentzioa eta esku-hartzea helburu duen ekimen honen baitan, atzokoan, San Juan de Dios ospitaleko Emilio Martin, psikologo klinikoa, eta Olaia Arrese, erizaina, izan ziren Gaztelupen, DBH 1 eta 2ko guraso eta irakasleekin. Urrian DBHko ikasle guztiei pasatutako eskalen emaitzak eman zituzten ezagutzera: kontsumoen inguruko ohiturak, erabakiak hartzea, talde presioa, asertibitatea moduko parametroak izan dira neurtu direnak. Horrekin batera, zerk eragiten duen eta non egon daitezkeen kontsumitu ala ez erabakiaren gakoen inguruan jardun zuten. Argazkiak.

Hurrengo saioa, DBH 3 eta 4ko guraso eta profesionalentzat, martxoaren 7an izango da.