BERRIAK

Drogomenpekotasuna lantzen guraso eta ikasleekin

Asteartean SASOIAko Irene LarraƱaga formatzailea Almenen egon zen. Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleen familiei eta tutoreoi Tabako eta Alkoholaren Prebentziorako informazioa eta aholkuak eman zizkien. 3 atal landu zituen: sustantzia, pertsona eta ingurua.

Gaztearen autoestima eta talde presioa lantzea ezinbestekoa dela adierazi zuen, gizarte mailan dauden mitoei aurre egiten jardun zuten eta aurrenerabezaroak dituen ezaugarriak kontuan hartu behar direla ere azpimarratu zuen.

Asteazken eta ostegunean, berriz, DBH2ko ikasleak Gesalibarreko San Juan de Dioseko instalazio, langile eta gaixoak ezagutzera joan ziren. Bueltan, hau ere esperientzia oso interesgarria zela esanez etorri ziren. Argazkiak.