BERRIAK

Donostiako Irakasle Eskolakoen bisita
Donostiako Irakasle Eskolatik bisita

Gaur EHUko Donostiako Irakasle Eskolatik 90 ikasleren bisita izan dute Arizmendi Ikastolako Haur Hezkuntzakoek. Bertaratuek HHko graduko bigarren maila ikasten dihardute, eta Konfiantzaren Pedagogiaren bideoa aztertu dutenez eskoletan, horren inguruan sakontzera etorri dira.
Arimazubiko aretoan egin diete harrera Arizmandi Ikastolako HHko zuzendari Aitor Elizaranek eta HHko orientatzaile Arantza Lejarragak, eta zituzten galdera andanari erantzun ondoren, hiru taldetan banatuta, Uribarri, Basabeazpi eta Olarte bisitatu dute. Bertako guneetako arduradun eta irakasle Elvira Bouzak, Nagore Olabek eta IƱaki Gonzalezek eta Miren Garciak (hurrenez hurren) gunea erakutsi diete eta euren jakin-minari erantzuten saiatu dira.