BERRIAK

DIPC zientzia jardunaldiak

Asteazkenean, Gaztelupeko Batxilergo Zientifikoko 4. mailako ikasleak, Donostia International Physics Center, DIPCek antolaturiko Passion 4 Knowledge jardunaldietara joan ziren, Donostiara. Illart Azkarate, Gaztelupeko irakaslea, joan zen ikasleekin batera Donostiara.

Jardunaldian, Jocelyn BELL BURNELL Oxford University, Erresuma Batua, Jean-Pierre SAUVAGE University of Strasbourg, Frantzia eta Juan Ignacio CIRAC Max Planck Institut für Quantenoptik, Alemania, punta puntako zientzialariak ezagutzeko aukera izan zuten. Momentua aprobetxatuz, ikasleek hainbat galdera egin ahal izan zizkieten; gai zientifiko teknologikoen edo beraien bizitzaren inguruan eta baita zientziaren egoera orokorraren inguruan ere. Oso gustura bueltatu ziren guztiak.