BERRIAK

Dibertsikoak elkarlanean Tabakalerarekin

Urteak daramatza Tabakalerako Medialabek eskola desberdinekin elkar kodiseinatutako proiektuak garatzen. Aurten, aukera hori, Erkidego osoko ikastetxeendako lehenengoz deialdi publikoa egin du. Aurkeztutako ikastetxe guztien artetik Gaztelupeko 4X gelako ikasleak aukeratutak izan dira Lasarteko LHko beste gela batekin batera. 

Deialdiaren helburua, eskola esparrutik atera eta Tabakalerako Medialaben proiektu bat elkarrekin gauzatzea da. Espazio desberdin bat deskubritu eta eskaintzen dituen aukera guztiak erabiltzeko esperientzia izatea. 

Dibertsiko ikasleak Joskintza eta Sukaldaritza tallerrak egin dituzte lehengo hiruhilekoan. Bertan egin dituzten produktuak (gailetak, bonboiak, zamarako buffak, txanoak, haziz egindako zaku terapeutikoak eta beste…) saldu dituzte. Egindako guztia saldu ere! 1000€tik gorako irabaziak izan dituztelarik.

Euren produktuak nola bezeroarengana iritsi ikusteko bisita egin zuten Donostiako Tabakalerara. Eraikuntza eta Medialabeko lan esparru espezilizatuak eta harek ematen dituen aukera guztiak ezagutu eta gero, besteak beste produktuak saltzeko spota grabatu zuten bertan: SPOTa.

Bertara joan aurretik, produktuen argazkiak atera, gidoia prestatu eta beste aritu ziren Tabakalerako langileekin ikastolan bertan. Argazkiak.

2.trimestrekoa tallerra ere diseinatu dute elkarrekin aste honetan. Oraingoan, elkartasuna izango da proiektuaren helburua. izango duzue 4Xeko artisten berri laster!

Informazio gehiago, hemen: https://www.tabakalera.eus/eu/ikasgelatik-medialabera-eskolekin-proiektuak