BERRIAK

Debagoieneko Kirol Sariak ekitaldian lanean

Atzo izan zen Debagoieneko Kirol Sariak ekitaldia Amaia Antzokian. Bailarako kirolari onenak izan ziren protagonistak. Sari banaketaren ostean 250 lagunentzat luntxa zegoen prest. Hemen, izarrak OLHko sukaldaritzakoak eta langileak izan ziren.

Eurak prestatu eta zerbitzatu zuten jandako guztia. Bukaeran photocall-era igo ziren argazki bat ateratzera eta bat batean bertan zeuden guztiak txalo zaparrada ederra eskaini zieten. Seinale ona. Zorionak egindako lanagaitik! Argazkiak.