BERRIAK

Debagoiena 2030, etorkizunari begira

Debagoiena 2030, Debagoienean etorkizuneko erronkei erantzuteko martxan jarritako proiektua da. Asteartean, azaroaren 5ean, egin zen Bergaran Eskualdeko Sarearen I. Topaketa. Batzar honetan Debagoieneko askotariko erakundeek hartu zuten parte, 60 erakundetik gora. Arizmendi ikastolatik Amaia Antero, Maider Herce eta  Nagore Iraola egon ziren bertan.

Topaketak hainbat helburu izan zituen; batetik, Debagoiena 2030 ekimena aurkeztea; bestetik, eskualde mailan plataforma egiten ari den diagnostikoaren lehen urratsak ezagutarazi eta aurrera begira identifikatutako esku-hartze eremuak partekatu; diagnostiko hori aberastu asmoz, orain arte landutakoa eskualdeko beste eragile batzuekin konpartitu eta ekarpenak jasotzea ere izan zen asmoa. Debagoiena 2030 aurkezpen bideoa eta atzoko ekitaldiaren prentsa oharra.