
DBHkoen III. Olinpiadetan, ikasleak oso gustura
Joan zen astean bigarren mailako DBHkoen olinpiadak jokatu ziren Iturripen, hirugarrenez. Goizeko 09:00etan Arrasateko Iturripen elkartu ziren Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako Arizmendi Ikastolako ikasleak eta irekiera ekitaldi batekin eman zioten egunari hasiera. Horretarako talde bakoitzak aurkezpena eta desfilea egin zuen eta ondoren, denok batera aurreskua dantzatu zuten. Jarraian, txapelketekin hasi ziren, hiru kirola praktikatuz: floorball-a, eskubaloia eta atletismoa.
Bigarren zatia Arrasateko herriko plazan izan zen. Talde guztiak hara bertaratu eta plazaren inguruan krosa egin zuten. Amaieran, hasieran bezalaxe, elkarrekin dantza egin zuten, Courenta dantza, alegia. Bukatzeko ikasle batek egunari agur esateko bertso bat prestatu zuen eta denon artean abestu zuten.