BERRIAK

DBHko laugarren mailakoen orientazioa, datorren ikasturtera begira

DBH 4ko ikasleek laster amaituko dute Derrigorrezko Hezkuntza. Hori horrela, zein bide hartuko duten erabakitzeko unea gero eta gertuago dutenez, orientazioa jasotzen dihardute. Horretarako, besteak beste, GaraiON elkartekoen Lanbideartean izeneko tailerra jasoko dute aste honetan eta hurrengoetan. Horretaz gain, GOIAZ azoka ere bisitatuko dute, Lanbide Heziketaren bailarako eskaintza ezagutzeko. Gainera, bidelagunen eta orientatzaileen informazioa izango dute bai ikasleek bai gurasoek batxilergoari buruz. Argazkiak.