BERRIAK

DBHko ikasleak bolondres Elikagai Bankutik antolatu zuten bilketan

Abendu hasieran, Gaztelupeko laugarren mailako ikasle batzuk Musakolako Eroskiko sarreretan izan ziren, Elikagai Bankuari laguntza ematen (erosketak egitera sartzen zirenei elikagaiak sartzeko poltsak eskainiz, ekimena zertan zen azalduz, jendeak eramaten zituen elikagaiak kaxetan sailkatuz…). Ikasleen hitzetan: “denetik zegoen, batzuek poltsa txiki batean egiten zuten euren ekarpena, eta, bi kasutan, goraino betetako karroak ere ikusi genituen. Oso arratsalde polita iruditu zitzaigun, denetik dugunok hainbeste ez dutenei laguntzeko aukera bikaina izan zen”. Argazkiak.