BERRIAK

DBHko hirugarrenekoak, Eusko Legebiltzarra bisitatu dute

Azken urteotan gizarte arlotik egin ohi duten bisita da Eusko Legebiltzarrekoa, eta aste honetan izan dira bertan Gaztelupeko hirugarren mailako ikasleak. Ikasle asko direnez, eta bisita gidatuak talde txikietan egin behar direnez, bi egunetan joan dira. Besteak beste, Legebiltzarreko pleno aretoa eta prentsaurrekoen gela ezagutu dute, eta, ohi denez, legebiltzarkide bat baino gehiago ikusi dute pasiloetan. Gasteizko bisita baliatuz, Natur Zientzen museoa eta Alde Zaharra ezagutzeko aukera ere izan dute. Argazkiak.