BERRIAK

DBH4koak Basque Diasporaz LHko guneetan

Aste honetan, Gaztelupeko DBHko laugarren mailako ikasleak Gazteluondo, Arimazubi eta Santa Teresako seigarren mailako ikasleekin izan dira ingeleseko ikasgaian jasotako gaiak aurkezten. Hiruhileko honetan DBHko laugarrenekoek Zortzigarren probintzia izeneko unitatea landu dute ingeles ikasgaian, eta bertan Euskal Herritik kanpo bizi diren euskaldunez eta migrazioaz aritu dira. Gaztetxoek interesez jarraitu dituzte azalpenak.