BERRIAK

DBH3koen Aratusteko Ferixie

Azken urteotan bezala, heziketa fisikoko arlotik bideratuta, Gaztelupeko DBH3ko ikasleek aratusteko ferixia antolatu dute Gaztelupen 6.mailako ikasleentzat. Bertan, giro eder eta musika artean, LHko ikasleek euren punteria eta trebetasun ezberdinak praktikatzeko aukera izan dute. Besteak beste, malabarak, kariokak, oreka taulak, monozikloak, itzal txinatarrak, slacline-ak eta sormen handiz egindako hamaika kolore eta formatako punteria jolasak. Argazkiak.