
Oporren aurreko azken egunean Almeneko eta Gaztelupeko DBH2koek VII. Olinpiadan parte hartu zuten Arrasaten. Goiz osoa eman zuten bertan mota ezberdinetako kirol-probak egiten. Batxilergoko ikasleak, beste behin, begirale lanetan aritu ziren.
Olinpiada hau 2. hiruhilabetean lantzen dute Heziketa Fisikoko ikasgaian, hala nola, eskubaloia, floorball-a, atletismoa eta euskal dantzak. Disziplinartekotasuna ere lantzen da proiektu honetan. Taldetan egiten da lan eta talde bakoitzak munduko herrialde bat aukeratzen du. Plastikako ikasgaian aukeratutako herrialdeetakoko banderak margotzen dituzte. Argazkiak.