BERRIAK

DBH2koak Madrilen

Gaztelupeko DBH2koak Madrilen egon ziren ekainaren 5etik 7ra arte ikasbidaian. Bidaiko kronika egiteko, irakasleek hurrengo bertsoak abestu zizkieten ikasleei amaieran. Argazkiak.


Bukatu da bidaia

bagoaz etxera,

egindako guztiak

Mondran kontatzera

gure ohean ere

atseden hartzera

ta datorren astean

berriz Lekeitiora.

Oroitzapen politak

ditugu gogoan

Lagun artean bizi

dugun abenturan

kokakola mordoa

ta denok gaupasan

hurrengo egunian

berehala lotan.

Bidai honetan egon

da ligoteoa

maskarila, mare

ta algara mordoa

bungalow-etan egin

dugu guk manboa

aupa bigarren maila

hau bidai zoroa.