BERRIAK

DBH2koak Iparralden ikasbidaian

Aste honetan joan dira Almeneko DBH2koak ikasbidaiara. Iaztik hona bidaia prestatzen aritu dira; dirua biltzeko ekintzak egiten, gazta eta eztia saltzen…Azkenean Euskal Herriko iparraldera joatea erabaki dute. Bidean Donostian geldialdia egin dute, Tabakalera bisitatu eta hirian bertan ibiltzeko. Bidarrain raftinga egin dute eta Bertiz abentura parkean ere ibili dira. Lotara Zugarramurdira joan dira. Izaskun Zubizarreta, Jesus Mari Ganboa eta Leire Aldalur dira ikasleekin batera joan diren irakasleak. Argazkiak.