BERRIAK

DBH ondoren, zer?

Orientaziorako on-line saio informatiboak izan dira aste honetan DBH 4ko gurasoentzat. Derrigorrezko hezkuntzaren ostean, gazteek dituzten aukera ezberdinei buruzko azalpenak eman ditu Eli Mendia, ikastolako orientatzaileak. Lanbide Heziketa eta Batxilergoaren nondik-norakoak eta irtenbide akademiko zein profesionalez jardun zuen ordu erdi luze batean eta ondoren, gurasoek galderak egiteko, zalantzak argitzeko beta izan zuten.