BERRIAK

DBH eta batxikoen eski irteera inauterietako jai egunetan

Pasa den astebukaeran inauterietako jai egunak aprobetxatuz, Gaztelupe eta Almeneko DBH eta batxiko ikasleek, Panticosa eta Aretteko eski estazioetara egin zuten irteera; DBH1 eta DBH 3koak Panticosara, eta DBH 2, DBH 4 eta batxilergokoak, berriz, Arettera. Azken hauena, Euskal Herriko Ikastolen Elkartearekin batera antolatutako eski irteera izan zen. 

Guztira 270 bat ikasle eta 11 monitore izan ziren irtenaldira animatu zirenak. Azken hauek lanpetuta ibili omen ziren; egunez ikasleei eski ikastaroak ematen, eta afal orduan eta osteko gaubelan, dinamizazio lanak egiten. Primeran pasatu zutela kontatu digute! Argazkiak.